Unibertsitateko Eskuliburuak – Manuales Universitarios
Mineralogiaren hastapenak liburuan, mineralogia tradizionaleko eta mineralogia optikoko ikasketetan lantzen den materialaren zati handi bat biltzen da, eta mineralak beren testuinguru geologikoan deskribatzen dira. Liburuak mineralogiako eduki tradizional garrantzitsua aurkezten du (kristalografia, lotura kimikoak, mineral-egituran eragina duten faktoreak, mineralen egonkortasuna eta kristalen hazkundea barne), eta, hala, oinarri bat ematen die ikasleei mineralak nolakoak diren eta non eta nola agertzen diren ulertzeko. Horrez gainera, xehe deskribatzen dira mineralak aztertzeko teknika fisikoak eta optikoak eta X izpien bidezko hautsaren difrakzioa, eta, halaber, metodo analitiko...